logo ikasiz hasi

Herritarrak eta alkarteak

Alkarteak

Ikaskuntzarako Bitartekaritza Zerbitzuan “ikastea” modu zabalean hartzen dogun kontzeptua da, eta beraz, oso interesgarritzat joten dogu eskualdeko alkarteek antolatzen dabezan jardueren barri jaso eta Mungialdeko herritar guztiei zabaltzea.
Era horretara, alkarteek antolatzen dabezan ekintzetan partehartze handiagoa izaten da, eta horren ondorioz, bizitzan zeharreko ikasketaren helburu nagusienetako batzuk bere errazago lortzen dira, besteak beste, gizarteratzea eta herritarren partehartzea. Hori guzti hori kontuan izanda, argi ikusten dogu Mungialdean ikasketaren inguruko ikuspegi barri hau errotu gura badogu, oinarri-oinarrizkoa dogula eskualde honetan daukaguzan alkarte guztiakaz alkarlana bideratzea.

Herritarrak

Ikaskuntzarako Bitartekaritza Zerbitzua herritarren ekimena, autonomia eta parte hartzea bultzatzeko zentroa da.

Zertarako erabili zeinke?

  • Zeuretzat neurrira egindako ikasketa-plana diseinatzen lagun deizuen, aholkularitza pertsonalizatua eta etenbakoa eskainita.
  • Zure ikasketa-prozesua osatzeko, eta horretara, lan-munduan sartu edota zure lan-egoerea hobetzeko.
  • Zure eskualdeko eta Autonomia Erkidego osoko ikasketa-eskaintzaren barri izateko.

Norentzat da?

  • Ikasten, ingurukoakaz lan egiten eta hazten jarraiteko gogoa daukienentzat.
  • Euren lan egoera edo egoera pertsona hobetu gura daben guztientzat.

Zer eskaini zeinkio Ikaskuntzarako Zentroari?

  • Partehartzea.
  • Ideiak.
  • Jardueretarako zein ikasketetarako proposamenak, edota beste edozein eratako iradokizunak.
  • Esperientzia eta ezagupenak.