Ikasiz Hazi
Zer da "Etengabeko ikaskuntza"?
Ikusmolde barria da, “ikasketak” eta “prestakuntza” modu zabalago baten hartzen dituana. Filosofia honen ikuspegitik, ikastea ez da leku formal batzuetara mugatzen dan jarduera, ezta bizi-aro jakin batzuetara bere; eguneroko bizimoduak hainbat ikas-arlo eskaintzen deuskuz, kasurako, familia, lana, aisia, alkarteak, boluntariotza…
Bizian zehar ikasteak herritar autonomo eta partehartzaileagoak izateko aukerea emoten deusku, gure ezagupenak eta gaitasunak ahal danik eta gehien garatuta. Eta horren ganera, gizarte idegiagoa eta demokratikoagoa lortzeko bideak eskaintzen ditu.
Ikasketa prozesuaren ikuspegi barri honek hiru eragile (eta aldi berean helburu) ditu: barrikuntza, gizarteratzea eta herritarren partehartzea.
Zer da Ikaskuntzarako Bitartekaritza Zerbitzua?
Ikaskuntzarako Bitartekaritza Zerbitzua ikasteagaz lotutako edozein jarduera eskaini zein jaso gura daben guztientzako topagunea izateko asmoz sortu da. Bere helburu nagusia, Mungialdeko eta Autonomia Erkidego osoko prestakuntza-eskaintzaren barri emoteko informazino-gune bihurtzea da. Bertan, eskualdeak prestakuntza alorrean zein soziokulturalean daukan eskaintzaren ganeko informazinoa eskuratu ahal izango dau edozein herritarrek, halanda bere, gura izan ezkero, informazino hori zerbitzuak daukan web orriaren bitartez bere eskuratu ahal izango da. Horretaz ganera, Mungialdeko alkarteek antolatzen dabezan jardueren barri bere emongo da zerbitzu honetan. Beste alde batetik, erabiltzaileei banan-banan lagunduko jake euren neurrira egindako ikasketa-plana diseinatzen, eurek daukiezan interes eta beharrizanei erreparatuta.